XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14 Baña Pilat'ek zesayen: Zein okerr egin du, ba?.

Ta ayek areago deadarr zegiten: Gurutzatu ezazu.

15 Ordun Pilat'ek, erria limurrtu nairik, Baraba askatuz, Yesu, len zigorrkatua, gurutzatu zedin eman zien.

Arantzezko buruntza.

16 Ta gudamutillek yauregi barrnera, edo gudaletxera, eraman zuten.

Ta gudari saldo osoa bildurik, 17 soñean txabux gorri bat, eta buruan arantzaz eyotako buruntz bat ezarri zioten.

18 Ta asi ziran agurrka: Agurr, yuduen errege.

19 Ta seska batez buruan zerauntsaten, ta ttu zegioten, ta belaunikaturik, makurrtu egiten zitzazkion.

20 Ta orrela ixekatu ondoren, txabux gorria erantzi ta bere soñekoa yantzi zioten.

Ta gurutzatzeko atera zuten.

Gurutzaldia.

21 Ta arlotik zetorren bat, Simon Kirenai'koa, Alexander'en ta Errupu'ren aita, igarotzean akuratu zuten, Aren gurutza eramateko.

22 Ta Golgota, edo berdin dana, Garezurrtegi'ra, Yesu eraman zuten.

23 Ta mirraz nasitako ardoa edateko zemayoten; baña Ark ez zun arrtu.

24 Yesu gurutzatu ondoan, Aren yazkiak banatu zituten, zotz egiñaz nork zer eramango.

25 Irugarren ordua zan gero, gurutzatu zutenean.

26 Gañean idatzita ere zegon Aren ogen-agiria: Yuduen bakalduna.

27 Ta Arekin lapurr bi gurutzatu zituten; bata eskui aldean, bestea ezkerrekoan.

28 Orrela bete zan idatzita zegon au: Ta gaiztagiñekin berdindu zuten.